Hasiera

ONGI ETORRI IOAR HOSTALERA

Ioar 1780ko jauregi-oinetxe bat da eta Nafarroako 10 mirarietako bat den S. Gregorio Ostiense basilikaren magalean dago, Sorladako Erdi Aroko hiribilduaren barnean: laborantzak itxuratutako jende atseginez betetako herrixka bat, harri gorrinezko txokoetatik galtzeko edo nork bere burua aurkitzeko ezin hobea.

Ostatua Los Arcosko Santiago Bidetik eta Nafarroako Zirkuitutik 5 minutura dago.

Jauregia denborak bakarrik transmiti dezakeen maitasunaz eta arretaz birgaitu da, baina gure garaiak eskatzen dituen erosotasuna eta teknologiarekin; izan ere, energia aurrezteko sentsibilizatuta gaudenez, eguzki-plakak erabiltzen ditugu ura berotzeko, biomasa erabiltzen dugu berokuntzarako eta zoru bero-emailea ostatu osoan, zoruari azal bat ukitzearen sentsazioa emateko.