Egin klik edozein argazkitan, xehetasun handiagorako
Egin klik edozein argazkitan, xehetasun handiagorako
Ostatua txoko magikoz inguratuta dago, oinez ibili eta irudimenak iradokitzen digun bezain barne-bidaia luzeak egiteko. Lasaitasun amaigabeko uneak bizi ahal izango dituzu, S. Gregorio Ostienseko eremuak eskaintzen duen egutera natural handian EGUZKI SARRERA miresten eta bertan naturako eskultore erraldoi eta itsuek sortutako monolito-pleiadeaz jositako ingurune primitibo ikusgarriaz gozatzen duzun bitartean.
Leku estrategikoa Ebroko ibarreko balkoi handia da.
Autoarekin 5 minutura, Muesko udal-igerilekuak, udal-igerilekuak dituen Murietako polikiroldegia eta Los Arcosko udal-igerilekuak daude.
Ordulari eta hipoteketako garai hauetan, jatorrizko naturaz inguratuta atseden hartzea kendu diguten geure baitako zati bat berreskuratzea da.
Horretan pribilegiatuak gara, inguratzen gaituzten artadi eta pinudiei esker, ehun urtetik gorako olibondoez gain.
Mendazan, autoarekin 3 minutura besterik ez, penintsulako izaki bizidun zaharrenetakotzat jotzen den zuhaitz bat dugu: mila urtetik gorako “hiru hankako” artea. Biodibertsitaterako Zuzendaritza Orokorrak eta Mugarik gabeko Basoak Elkarteak zuhaitzik adintsuena izendatu zuten 2007an.
Ibilbideak proposatzen dira www.mendikat.net orrialdean
| Lekua | Distantzia denboran | ||
| Urederraren sorburua | 30 minutu | Aralarko mendiak, Santutegia | 70 minutu |
| Urbasa eta Andiako mendiak | 40 minutu | Trufaren museoa, Metauten | 10 minutu |
| Kodesko mendiak | 15 minutu | Allotzeko urtegia | 30 minutu |
| Lokizko mendiak | 15 minutu | Pirinioak | 120 minutu |
Santiago Bidean bertan gaude, Los Arcosko etapa-amaieratik 5 minutura baino ez. Jauregiak bidea eta ibiltariak omentzen ditu, horregatik erromesak Los Arcostik Sorladara eramateko zerbitzua eskaintzen dugu.
Bidaia geure burua eta besteak ezagutzeko erarik onena da. Has dezagun, beraz, izarretarako bidaia Esne Bidetik.
www.caminodesantiagoennavarra.es
Aisiarekin eta motorraren kirolarekin lotutako megaproiektu bat da eta gure bezeroek hartaz goza dezakete Ostatutik 5 minutura baino ez. Horretarako ere, bezeroak Los Arcostik Sorladara eramateko zerbitzua eskaintzen dugu.
Zirkuituan abiadura-lehiaketa nazionalak zein nazioartekoak egiten dira.
| Zirkuituaren eskaintza |
| Abiadura-zirkuitua. |
| Karting-pista. |
| Off Road pista. |
| 4*4 pista teknikoa. |
| Pista irristakorra. |
| Bide-hezkuntzako pista. |
Jada deskribatutako gertueneko lekuez gain, Santiago Bidearekin lotuta egoteari esker erromanikoaren, gotikoaren edo barrokoaren ondare arkitektonikoko eta artistikoko multzoak diren zenbait herri eta hiri bisita ditzakegu, haien kale eta txokoetatik galtzeko.
Beste aukera bat enoturismoa da, bai Nafarroan (vinosdenavarra.com), eta baita Errioxan ere, oso gertu baitago.
Edo Iruñeko San Ferminetara hurbildu gaitezke, Nafarroako jairik handienaz gozatzeko.
| Lekua | Distantzia denboran | ||
| Los Arcos | 5 minutu | Viana | 15 minutu |
| Kodesko Andre Mariaren Santutegia | 15 minutu | Gares | 25 minutu |
| Erriberri | 40 minutu | Pamplona / Iruña | 45 minutu |
| Logroño | 20 minutu | Vitoria / Gasteiz, Artium | 45 minutu |
| Tudela | 80 minutu | Senda Viva, Arguedas | 70 minutu |
| Jorge Oteiza museoa, Alzuza | 45 minutu | Guggenheim museoa, Bilbo | 80 minutu |
| San Sebastián / Donosti | 90 minutu | ||
Hostal Rural Ioar Oriente kalea, 12 - 31219 Sorlada (Navarra) Mila: 639 447365 Josu: 696 498539 Pedro: 639 901597| Lege-oharra