Hostal Rural IOAR, atsedenerako jauregi bat...

Egin klik edozein argazkitan, xehetasun handiagorako

Landa Ostatua

Hostal Rural Ioar 1780ko jauregi-oinetxe bat da eta Nafarroako 10 mirarietako bat den S. Gregorio Ostiense basilikaren magalean dago, Sorladako Erdi Aroko hiribilduaren barnean: laborantzak itxuratutako jende atseginez betetako herrixka bat, harri gorrinezko txokoetatik galtzeko edo nork bere burua aurkitzeko ezin hobea.

 

Ostatua Los Arcosko Santiago Bidetik eta Nafarroako Zirkuitutik 5 minutura dago.

 

Jauregia denborak bakarrik transmiti dezakeen maitasunaz eta arretaz birgaitu da, baina gure garaiak eskatzen dituen erosotasuna eta teknologiarekin; izan ere, energia aurrezteko sentsibilizatuta gaudenez, eguzki-plakak erabiltzen ditugu ura berotzeko, biomasa erabiltzen dugu berokuntzarako eta zoru bero-emailea ostatu osoan, zoruari azal bat ukitzearen sentsazioa emateko.

 

Materialak eta egiteko erak jauregiak 230 urtetan zehar transmititu eta frogatu dizkigunak izan dira; hau da, lurretik ateratako materialen aldeko apustua egin da: harria, egurra, karea, buztina eta burdina.

 

Birsortzearen emaitza Tierra Royak (Berrotza) transmititutako energiaz beteriko sentsazioen harmonia bat da. Hura koloretan irudikatu da, ardoa, ogia, udaberria, ilunabarra eta beste gauza asko transmititzeko... eta obraren punturik gailenenak kupula eta eskailera-kaxa dira. Eta, dena, bakea transmititzen duen dekorazio hautatu eta atsegin batekin.

 

Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundeak ondare-intereseko izendapena eman dio etxeari.

 

14 leku finko ditu eta 4 gehigarri, bainugela duten 4 gela bikoitzetan banatuta (horietako bat pertsona minusbaliatuentzat egokitua) eta baita egongela-sukaldea duten guztiz ekipatutako 2 apartamentu ere: bata bi gela bikoitzekin eta bestea gela bikoitz batekin. Guztiak desberdinak dira eta euren izena dute, eta erosotasun guztiak biltzen dituzte.

Fotos Mel C | Diseinua: Anet

Hostal Rural Ioar Oriente kalea, 12 - 31219 Sorlada (Navarra) Mila: 639 447365 Josu: 696 498539 Pedro: 639 901597| Lege-oharra