Hostal Rural IOAR, atsedenerako jauregi bat...

Egin klik edozein argazkitan, xehetasun handiagorako

Zerbitzuak

Ostatuak hainbat gune komun eskaintzen ditu, hala nola beheko solairuan etxeko ogi-labea eta dolarea zena aprobetxatuz egokitutako ziberliburutegi bat. Leku ezin hobea da irakurtzeko zein Interneten nabigatzeko (txanpon-zorroa eta wifi-konexioa doan), lasaitasunez eta soseguz betetako giro batean.

 

Guztion erabilerarako 2 komun daude oso gertu, horietako bat pertsona minusbaliatuentzat egokitua.

 

Jauregiaren sarrerak berak atsedena iradokitzen digu. Puff bat, bankutxo batzuk eta kutxatzar bat ditu.

 

Txokoa patio loreztatutik argi natural ugari jasotzen duen topagune zabal bat da eta harrizko tximini izugarri bat du.

 

Horrez gain, sukaldea (jakiak prestatzeko) eta barra txiki bat izango ditugu.

 

Gune horrek jasan du metamorfosi handiena jauregian, bertan etxeko abereen ukuiluak baitzeuden.

 

Txokotik gure patioan sar gaitezke, landare aromatikoz inguratuta aperitibo batez gozatu ahal izateko.

 

Mahai-jokoak daude erabilgarri.

 

Gosaria::

Buffet motako gosari-zerbitzua ematen da edo, etxe osoa alokatuz gero, zure gustura prestatzeko aukera ere ematen dizugu.

 

Afaria:

Ohiko jatetxe bat ez badugu ere, afari-zerbitzua eskaintzen diegu gure bezeroei, eguna era atsegin batean amaitzeko. Entsaladak, produktu osasungarriz eginiko plater konbinatuak eta ogitartekoak, ardo nafar bikain batez edo gure barrako edozein edariz lagundu daitezkeenak.

 

Zerbitzu hori arratsaldeko 3ak baino lehen hitzartzea eskatzen da.

 

Taberna-zerbitzua:

Lagunarteko eta lasaitasuneko unetan, tabernan zein lorategiz hornitutako gure patioan zure kopaz gozatu ahal izango duzu; taberna-zerbitzua alokatzeko aukera ere badago.

 

Erromesa jasotzeko zerbitzua eta zirkuitua:

Telefono hauetara (finkoa eta mugikorra) bi ordu lehenago deituz, Los Arcosetik jasoko zaituztegu doan, gure jauregiaz gozatu ahal izan dezazuen.

 

Mendiko bizikletak alokatzeko zerbitzua:

Alokatzeko bizikletak eskaintzen ditugu, oso gertu ditugun paseo zoragarriez goza dezazuen; ibilbidearen zailtasuna zeuk aukeratzen duzu.

 

Fotos Mel C | Diseinua: Anet

Hostal Rural Ioar Oriente kalea, 12 - 31219 Sorlada (Navarra) Mila: 639 447365 Josu: 696 498539 Pedro: 639 901597| Lege-oharra