La Berrueza Gela

Lehen Solairua
Jauregiko gelarik zabalena eta txundigarriena da; lur gorrinaren koloreak ditu eta ardoaren usainetan murgiltzen gaitu. Ikuspegi pribilegiatua du, izan ere, balkoira aterata, Berrotza osoa ikus daiteke eta, leihotik begiratuz gero, eguzki atera berriak Monjardín gaztelura eta atzean dagoen Montejurrara hurbiltzen gaitu.
Gela oso zabala da eta hainbat txoko apetatsu ditu erabateko lasaitasuna eskaintzeko. 1,50 x 2 m-ko ohe biskoelastikoa, 2 gau-mahai lanparekin, arropa-armairua, aulkia, telebista laua duen altzaria, ispilu handi bat eta dutxadun bainugela polita ditu.
Leku gehigarri bat izateko aukera.

