El Camino Gela

Lehen Solairua
Etxeko leku honek legendaren arabera Santiago Bideko lehen ibiltarietako bat izandako San Gregorio Ostiense omendu nahi du eta, baita ere, bere zilarrezko burezurretik igaro ondoren sendagarri eta plagen kontrako erremedio bilakatu zen uraren mitoa gogorarazi.
Gela sosegatu eta mistikoa da eta ur sendagarriak dakarzkigu gogora bainugelako urdinarekin. Harmoniaz dekoratutako bainugela bat eta dutxa du.
1,50 x 2 m-ko ohe erosoa du, 2 gau-mahai, 2 besaulki, idazmahaia aulkiarekin, bankua, ispilua, pantaila lauko telebista eta bailararen ikuspegia eskaintzen duen kanpo-leiho bat. Leku gehigarri bat izateko aukera.

